martes, 16 de diciembre de 2008

donostiar bat geltokian


Baserritarra Donostian Ba omen zen behin Donostiara sekula jaitsi gabeko baserritar bat. Eta trenean ibili behar zuela, eta zuzen-zuzenean geltokira jaisten da. Eta hantxe maletak hartu, eta geltokian alde batetik bestera oinez, tipi-tapa, tipi-tapa, alde batetik bestera. Hamar minutu, hogei minutu, ordu erdi bat, eta tipi-tapa, tipi-tapa, batetik bestera oinez. Geltokiko gizona etorri zaio eta: — Baina, gizona, zure trena oraindik ez da etorriko, eta eseri zaitez. — Aizu, ni baserritarra naiz, baina ez analfabetoa, eh? Hor ANDEN jartzen du, eh?

No hay comentarios: