jueves, 30 de octubre de 2008

ANIMALIAK BEZALA SENTITZEA: Ilundaingo Faunaren Suspertegiko erakusketa



Urriak 29an, astezkena, bederatzi terdietan Ayegira joan ginen erakusketa bat ikustera. Erakusketak "Animaliak bezala sentitzea" zuen izena eta Ilundaingo fauna babesteko zentroak antolatu zuen. Erakusketak animaliak eta natura babesteko helburua zuen eta hiru jaima desberdinez osatuta zegoen. Honetaz gain bideo bat zegoen ikusteko. Erakusketa hau Ayegiko frontoi zaharrean zegoen kokatuta.
1. JAIMA: Sartu ginenean baso bat aurkitu genuen. Hemen talde desberdinetan sartu ginen, hiru edo lau kidez osatuta. Barruan animali asko entzuten ziren, adibidez, oreinak, xaguak, otsoak, arranoak, orkilak eta igelak. Honetaz gain irudi batzuk zeuden, igela eta arranoaren mugimenduak erakutsiz. Puf batzuetan eseri ginen eta arranoaren irudiak behatu genituen.
2. JAIMA: Hona sartu ginenean hiru atal ikusi genituen. Lehenengoan gizakion eta animalien arteko harremana duela denbora asko berdintasunean oinarrituta zegoela azaltzen zuen. Bigarren zatian gaur egungo harremana azaltzen zen. Hemen adibidez, oiloekin egiten dena ikusi genuen bideo batean. Azkenik, hirugarren zatian gizakien eta animalien harremana nola izan beharko litzateke azaltzenzen, adibidez, arkuekin ehizatzea proposatzen zuten.
3. JAIMA: Jaima honetan sartzerakoan silueta batzuk ikusten ziren, Ilundaingo zentroaren langileenak. Barrurago sartu ginenean bideo bat ikusi genuen arranoen ikuspegitik azalduta. Ikusi genuen animaliei egindako erradiografiak eta langileen egunerokoak. Honetaz gain animaliak zaintzeko erabiltzen ziren tresnak ikusi genituen. Jaimaren erdian puf berde, bigun eta polit batzuk zeuden eta hor eserita egon ginen bideoa ikusten genuen bitartean.
Beno, hau izan zen gure irteera. Hurrengo bat arte!