Atzo Joxean Ormazabal idazlea bisitan etorri zen gure ikastolara eta igarkizun sorta bat eskeini zigun. Gelan batzuk landuko ditugu baina hona hemen beste batzuk. Ea baten bat asmatzeko gai zareten. Horrela bada, anima zaitezte eta komentarioak egin erantzuna zein den aipatuz eta arrazoituz.
1. ASMAKIZUNA: Sei arrautza daude saski batean, eta sei lagunen artean banatu behar dira. Bakoitzari bat dagokio, ez? Ba, begira: bakoitzak hartu du arrautza bat, eta hala ere saskian bat geratzen da. Nola da posible?
2. ASMAKIZUNA: Biok ardi batzuk dauzkagu. Nik zuri ardi bat ematen badizut, zuk nik ditudan ardien bikoitza izango duzu. Eta zuk niri ardi bat ematen badidazu, biok ardi kopuru bera izango dugu. Zenbat ardi dauzkagu bakoitzak?
3. ASMAKIZUNA: Herenegun Mikelek 10 urte zituen eta datorren urtean 13 izango ditu. Nola liteke hori? Noiz betetzen ditu Mikelek urteak?
4. ASMAKIZUNA: Euskaraz bi zenbaki bakarrik daude egia esaten dutenak. Adibidez, LAU zenbakiak gezurra esaten du. "Lau" esaten du, eta hiru letra ditu. Zein dira egia dioten bi zenbaki horiek? A, eta gazteleraz zenbaki bakarra dago egia esaten duena. Zein da?
5. ASMAKIZUNA: Bederatzi bola sartu behar dira lau kaxatan. Bola kopuruak bakoitia izan behar du eta kaxa bakoitzeko bola kopurua besteetatik desberdina. Nola lortu?